6 - 12 urte bitarteko ekintzak Kultur Etxe Berrian arratsaldero 17´30 tik 19 tara.
Maiatzak 3, Buztinezko eskulturak.
Maiatzak 22-23, Gaztelua eraikitzen.
Maiatzak 24, Sukaldaritza tailerra.
Anima zaitezte, ekintza horiek auzoan bertan izan ezezik, doan ere badira.
Xanti
Kaixo koadri!
6 - 12 urteko ume baten aita, ama, aitona, amona, tutorea, izeba, osaba, anai-arreba... bazara larunbatero 16:30 etik 18:30 era familiarekin jolasean programan parte har dezakezu.
APIRILA MAIATZA EKAINA
21.- 17:00 txotxongilo tailerra 5.- Elastikoak margotzea 2.- Puzzlea sortzen
28.- 17:00 krokodrilo birziklatuak 12.- Futbolin txapelketa 9.- Fimo tailerra
19.- Birziklatutako zorroak 16.- Udako jaialdia
26.- Magoa
Intxaurrondo K.E. Otxoki pasalekua, 218.
943 483488 / haurtxoko_intxaurrondo.@donostia.org
Beraz, asteburuetan aspertuta telebistaren aurrean, ezer egin gabe egoten baldin bazara anima zaitez, familiarekin ekintza hauetan parte har dezakezu eta.
Aupa koadri!
Errealakoekin egon ondoren, bideoan edo argazkietan ea guapoak atera garen ala ez, besterik ez da falta eta horretarako adi egon eta apunta ezazue webgune hau:
http://www.realsociedad.com/document/view/eus/0/153349/amets-bat-harritu-egiten-gaituzte-beti
Ah, eta ez ahaztu asteazkenerako Errealako kamiseta oso garbi eta ondo lixaturik prest izan.
Adio!
Xanti
Kaixo koadri!
Dazizuenez, asteburu hoentan Donostiako desfilearen errepkikapena ikusteko aukera izango duzue. Larunbatean Trintxerpen auzoan arratsaldean eta igandean, berriz, goizean Altzan. Ondo pasa!
Adio !
xanti
Kaixo koadri:
Duela bi hilabete, Amets kanpainari buruzko informazioa heldu zitzaidan. Kanpaina honen helburua euskara eta Erreala lotzea da. Horretarako, horri buruzko ekintza batzuetan parte hartzea proposatu zidaten:
- Goizean Zubietara joatea, eta Errealako entrenamendua ikusi ezezik, Errealako jokalari batzuekin ere egotea.
- Arratsaldean Kutxa Espazio Museoara joatea eta, han ekintzak batzuetan parte hartzea.
Baieztatu ondoren data pasatu zidaten; martxoaren 13 an.
Orain falta dena, azken datuak zehaztea:
Ordua, autobusa, bazkaria, eta abar...
Dena jakin ondoren, aipatuko dizuet.
Ondo segi eta aio!
Xanti
Kaixo langilek!
Gelan komentatu nizuen moduan, orain poliki poliki aztertuko dut nondik nora jo beharko duzue plangintza hau bete dezazuen.
Helburua: Toloko ihauteriak ezagutzea, gozatzea, parte hartzea, eta abar...
Eguna: Igandean 19an,
Ordua: 11 eta erdietan
Ekintza: Karroza eta konpartza desfilea ikustea.
Nola joan: Hobe izango litzateke, trenez joatea. Aparkatzeko arazoak daude eta.
Zein geltokitan trena hartu: Intxaurrondon askoz hobe.
Zein ordutan. Zenbat eta lehenago hartu, orduan eta erosoago joan.
Nora: Tolosako apeaderora.
Bueltatzerakoan, aldiz, Tolosako geltokitik, jende gutxi egongo da eta.
Ezinbestekoa: Mozorrotuta joatea, ondo pasatzeko gogoarekin egotea eta argazki makina edo bideo eramatea ikusiko dituzuen guztia grabatzeko.
Oharra: Eguraldia ez da izango oso egokia, beraz, aterkia edo inpermeable eraman. Kontsulta dezakezue www.yr.no
Ondo pasa koadri eta astelehenean kontatu!
Aio!
Kaixo petard@s Ihauteriak oso gertu direla eta, ostegun honetan Intxaurrondoko K.E. berrian makilajeari buruzko tailerrean parte hartzeko aukera izango duzue, arratsaldeko 17´30 etan eta gainera doan. Joan eta gelan kontatu!
Aio!
Kaixo petard@s hementxe nago berriro hurrengo asteburuan Donostiako K.E.tan dauden ekintzak adierazteko.
13an astelehenean, Intxaurrondo K.E.an Ipuin kontaketa "Belarriak berotzeko ipuin hotzak"
Kaixo petard@s:
Ihauteriak gertu daudela eta, 5. mailakoak Zuberoko mazkarada janzkera izango duzue. Koloredun alkondara mota askotako koloredun zintekin, eta praka txuriak ere mota askotako zintak eta zintzarriak zinzilikaturik eramanez.
Aste honetan, ostiralean euskarako klasean Zuberoko Ihauteriari buruzko bideoa ikusten saituko naiz, zuek jakin dezazuen Maskarada jaia nondik datorren.
Aio!
Xanti